Hemen zaude

LAB

Subscribe to Sindikatu
Subscribe to LAB jarioa
 
Eguneratua: duela ordu 1 36 min

Osakidetzaren proposamenak Emergentzietako langileen eskarietatik urrun daude

Ar, 2018/11/20 - 16:06

Osakidetzak aurkeztutako zirriborroaren balorazioa egin dugu. Langileak banatu nahi dituen proposamen dela uste dugu, aldarrikapenak eta protestak indargabetzeko. Horregatik, aldarrikapenak lortu arte, borrokan jarraituko dugu.

Babes osoa erakutsi diogu Mateo Gutierrez gazte kolonbiarrari

Ar, 2018/11/20 - 13:42

Bilboko LABeko egoitzan LAB sindikatua Mateo Gutierrez gazte kolonbiarraren kasua Euskal Herrian gizarteratzen ari den ordezkaritzarekin bildu da. Bileran, LABeko Nazioarteko Harremanetarako idazkari Koldo Saenz Mateo Gutierrez gazte Kolonbiarrarekin, Mateoren ama Aracely León, Hector Garcia Asociación Jorge Adolfo Freyttereko kidea eta Jorge Freytter Florian-ekin bildu da.

Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoan izan ditugu

Ar, 2018/11/20 - 12:59

Arratsaldean, Sortuk deituta, "Etorkizun haziak" lelodun manifestazioa egingo da 19:30ean, Bilboko Arriaga Plazatik. Bertan izango da LAB, goizean Amezola parkean eta Errekalden izan garen bezala. Hain zuzen ere, Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoan izan ditugu bertan, euren hilketaren urtemuga dela eta.

Borrokan jarraitzen dute Garbialdiko langileek

Ar, 2018/11/20 - 12:26

Enpresaren azken proposamena ez dute nahikotzat hartzen. Hala, LAB, UGT, ESK eta CCOO sindikatuok deituta, beste elkarretaratze bat egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean.

Lehen indarra izaten jarraitzen dugu Bilboko El Corte Ingleseko hauteskunde sindikaletan

Ar, 2018/11/20 - 11:15
LABek sindikatu bozkatuena izaten jarraitzen du, FASGArekin 10 delegatutan berdinduta, baina azken honek baino boto gehiagorekin, 403 eta 388, hurrenez hurren. LABek langileen aldeko ekintza sindikala egiten jarraituko du eta euren eskubideak Euskal Herrian negoziatzeko esparrua aldarrikatzen.

Prekarietatea eta esplotazioaren aurka mobilizatzera deitu du Eraginek

Ar, 2018/11/20 - 09:55

Gazte Prekarioen Asanbladak manifestazio bat egingo dugu Bilbon, ostiralean, azaroak 23, Plaza Zirkularretik abiatuta, 21:00etan.

Nafarroako anbulantzien zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresen iruzurra salatu dugu

Al, 2018/11/19 - 15:42

Nafarroako Gobernuari eskatu diogu hurrengo lehiaketan aurkezten ez uzteko.

Gaur aurreakordioa lortu ondoren, bertan behera geratu dira Bizkaiko kontserberetan deitutako lanuzteak

Al, 2018/11/19 - 13:59
Pasa den astean, Bizkaiko kontserberetan azaroaren 21, 22 eta 23rako lanuzteak deitu ondoren, gaur elkartu da negoziazio mahaia. Aurrekordioa lortu dute bertan CCOO, LAB eta UGT sindikatuek eta patronalak eta hortaz, bertan behera geratu dira aste honetarako deitutako lanuzteak.

Sanitas taldeak dituen egoitzen aurrean hasi dira mobilizatzen Loramendiko grebalariak

Al, 2018/11/19 - 13:17

Erandioko Sanitas Loramendiko egoitzako langileak greba mugagabean daude urriaren 20az geroztik, garbiketako langileek bizi duten diskriminazioa gainditu eta gerokultoreen taldearen kontziliatzeko eskubidea bermatzeko. Erandioko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztien babesa jaso dute, Emakunderi egin diote dei eta Bizkaiko Foru Aldundira ere jo dute, Gizarte Ekintzako diputatu Isabel Sanchez Robles eta Berdintasuneko diputatu Maria Teresa Laespadarekin bilerak eskatuz. Bada, gaurtik hasita, Sanitas taldeak dituen beste egoitzetan mobilizatzen hasi dira Erandioko Loramendiko langileak. Horrela, Sanitasek Barakaldon duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute goizean.

Epaitegien aurrean mobilizatuko gara ostiralean, emakumeentzat justizia aldarrikatzeko

Al, 2018/11/19 - 12:11

Agerraldi bat egin dugu Bilbon, azaroaren 25ari begira antolatu ditugun ekimenak aurkezteko, hots, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunerako deitutako mobilizazioen berri emateko, ostiralean gauzatuko ditugunak. Era berean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Epaitegien egoera jasotzen duen txosten bat osatu dugu, eta horren aurkezpena egin dute LABeko Zehar lerrotako arduradun Arantza Vazquezek, Idazkaritza Feministako idazkari Eli Etxeberriak, sindikatuko Justiziako arduradun Alaitz Jauregik eta Loreto Cabo delegatuak. Egoeraren diagnostikoa ez ezik, hutsuneak konpontzeko proposamenak ere planteatu ditugu txostenean. 

 Emakumeen kontrako indarkeria arloko epaitegiak.

 Juzgados de violencia contra la mujer.

Arabako metalgintzako mahai negoziatzailea eratuta, hitzarmen duin bat aldarrikatu dugu

Or, 2018/11/16 - 13:45
Gaur, azaroak 16, Arabako Metalgintzako Mahai Negoziatzailea eratu da. Hori dela-eta, LABek hitzarmen duin bat aldarrikatzen du, enplegu duina sortuko duena eta langileen lan baldintzak hobetuko dituena.

Irregulartasunak salatu ditugu UTE RSU BILBAO II-ko hauteskunde prozesuan

Or, 2018/11/16 - 12:10
Berriro ere, UTE RSU BILBAO II-ko (Bilbogarbi) LABeko sail sindikalak hertsapenak salatu behar izan ditu hauteskunde sindikaleko prozesuaren baitan. Prozesua datorren astelehenean amaituko da, bozketa eguna ospatuko den egunean, alegia.

Mugicaren dimisioa beharrezkoa zen, baina berandu heldu da eta ez da nahikoa

Or, 2018/11/16 - 10:58
LABen irudikoz, Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren dimisioa berandu heldu da, eta ez du inondik inora bermatzen EPEko filtrazioen eskandalua eta erakundeko barne egoera kaotikoa konponduko direnik.

"Herenegun" egitasmoa bertan behera uztea eskatu diogu Eusko Jaurlaritzari

Or, 2018/11/16 - 10:00
Eusko Jaurlaritzak “Herenegun” izeneko unitate didaktikoa aurkeztu du, Historiako irakasgaian 1960 eta 2018 urteen arteko epealdia jorratzeko.

Gure Esku Dago dinamikak igandean egingo dituen herri kontsultetan parte hartzeko deia egin dugu

Og, 2018/11/15 - 09:56

LABek bat egin du igandean Donostian, Irunen, Zallan, Balmasedan eta Alonsotegin egingo diren herri kontsultekin. Hain zuzen ere, sindikatua Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzearen alde dago, erabakitzeko eskubidea beharrezkoa ikusten duelako egoera laboral eta soziala iraultzeko. Oinarri berriak dituen jendarte eredu askea nahi du LABek, eta langileek aukera paregabea dute hitza eta erabakia aktibatzeko eta euren borondatea adierazteko Gure Esku Dago dinamikak antolatu dituen herri kontsultetan.

Sindicato Andaluz de Trabajadoreseko bozeramaile Oscar Reinaren kontrako jazarpena etetea exijitzen dugu

Og, 2018/11/15 - 09:47

Gaur eguerdian, Espainiako poliziak Sindicato Andaluz de Trabajadores-eko (SAT) bozeramaile nazionala den Óscar Reina atxilotu du Granadan. Leporatzen dioten delitua koroaren kontrako irainena da.

Gipuzkoako helduen egoitzetan greba egingo dugu azaroaren 26an eta abenduaren 24 eta 31n

Og, 2018/11/15 - 09:32

Auto karabana bat egin dugu gaur Deba Garaian, eta elkarretaratze bat Bergaran, hitzarmenaren alde. Patronalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera ikusita, azken hau sektore honen arduradun nagusia izanik, LABek mobilizazioekin jarraituko du.

Beste lau greba egun egingo ditugu Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan

Og, 2018/11/15 - 08:28

EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan ordezkaritza dugun sindikatu guztiok hurrengo azaroaren 27, 28, 29 eta 30ean egingo ditugun greben erregistroa egin dugu gaur Bilbon. Hitzarmen berri baten alde egingo ditugu mobilizazioak, azken hilabeteetan egindako protesten eta greba egunen harira.

Txartel Bakarraren aldeko foroak eskuduntza, legezkotasuna, bideragarritasuna eta kostua aztertzeko txostena egiteko proposamen bat aurkeztu du Bizkaiko Batzar Nagusietan

Og, 2018/11/15 - 08:10

Txartel Bakarraren aldeko Foroak bilera egin du Batzar Nagusietan ordezkatuta dauden talde politiko guztiekin eta ARAUZ BESTEKO PROPOSAMENA aurkeztu eta babesteko eskatu die Bizkairako Txartel Bakarraren eskuduntza, legezkotasuna, bideragarritasuna eta kostua aztertzeko txostena egin eta OSOKO BILKURAN azter daitezen.

Gipuzkoako Aldundiaren hitzak errealitatetik urrun daudela salatu dugu, Egogain egoitzaren egoera adibide

Og, 2018/11/15 - 07:40
Gipuzkoako Foru Aldundiko LABek salatu du aldundiak pribatizazio eta prekarietateranzko norabidea hartu duela, lan baldintzak kaltetuz eta instituzionalizaturik dauden pertsonarik zaurgarrienek merezi duten arretaren kalitatea erasatuz.

Orriak