Hemen zaude

GASTEIZKO GOBERNUAK ZERBITZU PUBLIKOETAKO MAIATZAREN 31ko GREBA-LANUZTEA LEGEZ KANPO UTZI NAHI DU

Subscribe to Sindikatu

Pasa den astean, ELA eta STEE-EILASek maiatzaren 31ko greba deialdia deskonbokatzen zutela publiko egin eta gero, LABek aipatutako deialdiarekin - nahiz eta, begi bistako arrazoiengatik, bi orduko lanuzte izaeraz berformulatu- aurrera egiteko asmoa berretsi egin genuen.

    Hortik eta gutxira Gasteizko Gobernuaren bozeramaleak -gure hitzak manipulatuz, sindikatu honek ez baitzuen ezein momentutan bere gobernuaren ekintzak positibotzat hartzen genituela esan ezta greba deskonbokatzen genuenik ere baizik eta GUZTIZ KONTRAKOA- publikoki poza azaldu zuen “gure herria greba gehiago egiteko ez dagoela” iritzia gehituz. 

    Bada, 24 ordu ere igaro gabe, berak ordezkatzen duen Gobernuaren jakinarazpen bat jaso genuen non lanuztearekin aurrera egiteko debekatu egiten ziguten. Ostean Gobernuaren deia ere jaso egin dugu, dei honen bidez  lanuzteak deskonbokatu ditzagula “gonbidatu” egiten gaituzte.

    Ahoz eta jendaurrean ustezko deskonbokatoriagatik poza azaltzen dute, eta praktikan deialdia legez kanpo uzteko ekimena abiatzen dute. Hau erabaki politikoa da, ustezko arrazoi formalak argudiatzen dituzte erabaki politikoari jantzi juridikoa emateko asmoz BAINA ERABAKI POLITIKO HUTSA DA. LABek, testuinguru sindikal kontrako honetan bada ere, deialdiarekin aurrera egitea erabakitzea eta deialdia kolektiboarekin grebarako arrazoiak zein diren konpartitzeko probestea ez dute ondo hartu, eta horregatik erreakzionatu dute horrela.

    Deialdiak beharrezkoak diren betekizun formal administratibo guztiak betetzen ditu legezkoa izateko.

    Gasteizko Gobernuaren erreakzioak hartu dugun erabakia zuzena delakoan berretsi besterik ez du egiten. Erabaki zuzena da, Gobernuak azaldutako urduritasunak are argiago uzten du hala dela. Garbi entzun dezatela, LABek ez dugu beste barik gure zerbitzu publiko eta babes sozial sistemarekin akabatu dezatela utziko, ez gara begira geratuko, are gehiago, zerbitzu publikoak garatu ditzatela, enplegu publikoa mantendu bakarrik ez baizik eta sortu dezatela eta lan baldintzak hobetu ditzatela borrokari eutsi egingo diogu, horretarako erabateko konbentzimendu eta konpromisua dugu.  

    Patxi Lopezen zerbitzu publikoen bermatzaile delako kanpaina horixe besterik ez da, kanpaina hutsa. Hitzek gauza bat adierazten dute baina ekintzek guztiz kontrakoa. Beraien benetako aurpegia behin eta berriz erakusten dute, antolatua duten zirko mediatikoaren atzean murrizketak eta eskubideei erasoak besterik ez daude:

Zerbitzu publiko eta eskubide sozialen murrizketan aitzindari dira eta izan dira, zentzu honetan Idoia Mendiaren hitzei aipamen eta argipen txiki bat egin nahi diegu: herri hau (Euskal Herriaz ari gara) zeozertarako ez badago, enplegua suntsitzen jarraitu dezaten, zerbitzu publikoak suntsitzen jarraitu dezaten eta gezurretan jarraitu dezaten da, horretarako bai ez dagoela herri hau.
Orain gainera oinarrizko eskubideak murrizten eta erasotzen ere aitzindari izan nahi omen dute: Madrilgo PPko gobernuak greba eskubidea kolokan jarri nahi duen honetan hara non Gasteizen PSE ateratzen den greba eskubidea galarazi nahian, EREDUGARRIA BENETAN GASTEIZKO GOBERNUAREN JARRERA.

    Ez dugu borrokatzeko gure eskubidea kendu diezagutela beste barik onartuko, ez dugu onartuko alde horretatik mehatxatu gaitzatela onartuko. Beraz, 31n ateratzeko arrazoiak hamaika bagenituen oraingoan “hamaika eta bat” dauzkagu: greba eskubidea defendatzea alegia.


 

LAB -
                  Zerbitzu Publikoak