Hemen zaude

Erabaki politikoak eta Patxi Lópezen gobernuaren trakeskeriak ez du lortzen LABek maiatzaren 31rako EAEko sektore publikoan deit

Subscribe to Sindikatu

Patxi Lópezen gobernuak EAEko administrazioetan eta Zerbitzu publikoetako bi orduko greba deialdia eragozteko egin dituen ahaleginak eraginik gabe gelditu dira gaurko Justizia Auzitegi Nagusiaren (TSJPV) autoaren ondoren.

    Patxi Lópezen gobernua murrizketak aplikatzen aitzindaria da, etorkizunik gabeko konstituzionaltasun helegiteak iragartzen baditu ere. Greba eskubidearen urraketan ere aitzindaria izaten saiatu egin da.

    Gaur idatzitako autoan, Auzitegi Nagusiak ezin ditu Administrazioaren izenean gutxieneko zerbitzuak berregin, baina bai argitzen du ezarritakoak ez datozela bat deialdiaren denbora eremuarekin, hau da bi orduko iraupena, LAB sindikatuak deitu duen bezala.

    Administrazioak, fiskaltza ministerioaren txostenaren arabera, ez du ezta “aipatzen eta ondorioz era horretako aldaketa batek sor zitzakeen kalteak ez ditu argudiatzen” eta administrazioari “oinarrizko eskubidearen aurrean” gaudela gogorarazten dio. Beraz, gobernuak bi ordurako aldaketa ez onartzeak greba eskubidea baldintzatzeko saiakera antzu bat besterik ez da.

    Hori dela eta, deialdia isilarazteko eta baldintzatzeko asmoa zuen erabaki politikoak, mehatxuak eta bere ekinbideen trakeskeriak agerian gelditzen dira, baina kaltea dagoeneko eginda dago eta langile batzarrak modu negatiboan baldintzatu ditu.

    Jende guztiari egindako deialdiarekin bat egitera dei egiten diogu berme juridiko eta sindikal guztiekin, eta kasu horretan langileak pairatuko duen kalte bakarra gure deialdiak zehazten duen bi orduko diru-kenketa izango da.