Egun hauetan atera beharko dute 2016ko EPEri dagokion deialdia, txanda askekoa. Barne sustapenean hainbat arazo izan ziren inskripzioa era elektronikoz egin ahal izateko (derrigorrezko bidea zen) eta baliteke oraingoan ere nahasmen handiak gertatzea.
Jurisdikzio zibilari eta zigor arlokoari buruzko ikastaroekin batera hau ere beharrezkoa da justizian lan egin ahal izateko.
ANTOLAMENDU JUDIZIALARI BURUZKO ONLINE IKASTARORAKO DEIALDIA
Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Antolamendu Judizialari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.
Zerrendak argitaratu dituzte baina ezinezkoa da ministerioaren webgunean sartzea, errorea ematen du eta.
Horregatik artxibo moduan bidaltzen dizkizuegu esleipenak. Ebazpena oraindik ez dugu lortu, beraz, ez dakigu noiztik noiz arte izango den erreklamazioak egiteko epea.
Han publicado las listas pero no hay manera de conectar con la página del ministerio porque da error.
Azken iruzkinak