2018-02-27ko BOEn argitaratu duten ebazpena atxikitzen dugu eta, bide batez, zerrenda osoa eta baztertzeko arrazoiak Justizia Ministerioaren web gunean kontsultatu ahal izateko esteka.
Adjuntamos la resolución publicada en el BOE de 27-02-2018 y, de paso, el enlace para poder consultar la lista completa de admisión y exclusión y los motivos en la página del Ministerio de Justicia.
Honako informazio hau argitaratu dute Justizia Ministerioraren web gunean. / Han publicado la siguiente información en la página web del Ministerio de Justicia.
TRAMITACIÓN PROCESAL Y ADMINISTRATIVA, ACCESO PROMOCIÓN INTERNA, Orden JUS/931/2017, de 25 de septiembre (BOE de 4 de octubre)
AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 11koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Bizkaiko Zuzendariordetzan Auzitegi Klinikako zerbitzuburu lanpostu bat berariazko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egiten baita.
Otsailaren 8an argitaratuko dute bai BOEn, bai EHAAn lekualdatze lehiaketaren behin betiko ebazpena.
Justizia Sailak kidego guztientzat zehaztu du otsailaren 12a lanpostua uzteko eguna. Hala ere, gure aburuz, hainbat gauza ez dira zuzenak eta kontsulta egin diogu Justizia Administrazioaren Zuzendaritzari; ea zertan geratzen diren ustezko okerrak.
Argibideak biltzen dituen agiria atxikitzen dugu eta baita Justicia Ministerioaren web gunera doan esteka ere.
EBAZPENA, 2017ko abenduaren 20koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez irekitzen eta eguneratzen baitira Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoen lan-poltsetan sartuta dauden guztien datuak.
Eskabidea aurkezteko epea: 2018ko urtarrilaren 15etik 26ra bitartekoa.
Egun hauetan atera beharko dute 2016ko EPEri dagokion deialdia, txanda askekoa. Barne sustapenean hainbat arazo izan ziren inskripzioa era elektronikoz egin ahal izateko (derrigorrezko bidea zen) eta baliteke oraingoan ere nahasmen handiak gertatzea.
Azken iruzkinak