Hemen zaude

Euskadiko hainbat organo judizialen kodeak eta izenak eguneratu dira/Actualizados los códigos denominaciones de varios órganos

Subscribe to Sindikatu

Euskadiko hainbat organo judizialen kodeak eta izenak eguneratu dira.

Antolaketa Eredu Berriaren (NUMO) sendotze-prozesuaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat organo judizialek amaitu dute beren identifikazio-kode ofizialaren eta izendapenaren egokitzapena, 1/2025 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz. Eguneratze honek arkitektura judizial berria islatzen du, eta Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Barakaldo, Bergara, Bilbo, Donostia-San Sebastián, Durango, Eibar, Gernika-Lumo, Getxo, Irun, Tolosa eta Vitoria-Gasteizko egoitzei eragiten die.

Identifikazio zuzena bermatzeko, baliokidetasun-taula (PDF, 189 KB) bat argitaratu da, aurreko erreferentzien eta indarrean daudenen arteko lotura zehazten duena. Informazio guztia operatibo eta eskuragarri dago Eraikin Judizialen Bilatzailean, herritar zein profesionalentzat funtsezkoa den tresnan.

Euskadiko Justiziak aurrera dihardu kalitatezko zerbitzu publiko batean oinarrituta dagoen paradigma integratu eta eraginkorrago baten bidean; gertutasuna eta bikaintasun teknikoa uztartzen dituzten erakundeak sendotuz.


Actualizados los códigos y las denominaciones de varios órganos judiciales en Euskadi.

En el marco de la consolidación del Nuevo Modelo Organizativo (NUMO), varios órganos judiciales de la Comunidad Autónoma del País Vasco han culminado la adaptación de su código identificativo oficial y su denominación, conforme a lo establecido en la Ley Orgánica 1/2025. Esta actualización refleja la nueva arquitectura judicial y afecta a sedes de Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Barakaldo, Bergara, Bilbao, Donostia-San Sebastián, Durango, Eibar, Gernika-Lumo, Getxo, Irun, Tolosa y Vitoria-Gasteiz.

Para garantizar la correcta identificación, se ha publicado una tabla de equivalencias (PDF, 189 KB)  que detalla la correspondencia entre las anteriores referencias y las vigentes. Toda la información se encuentra operativa y accesible en el Buscador de Edificios Judiciales, herramienta fundamental para ciudadanía y profesionales.

La Justicia en Euskadi avanza así hacia un paradigma más integrado, eficiente y centrado en la calidad del servicio público, consolidando instituciones que combinan la proximidad con la excelencia técnica.