Subscribe to Sindikatu

Justiziako 2016ko EPEa / OEP Justicia 2016

Lehiakidegai onartuak eta baztertuak jasotzen dituzten ebazpenak dituzue atxikiturik:

·       Kudeatzaileak – barne sustapena;

·       Izapidegileak – barne sutapena.

Behin-behineko zerrendak izanik, bihar hasita 10 egun balioduneko epea dago dagokion erreklamazioa egiteko.

Lehiakide guztiek egiaztatu beharko dute, baztertuen zerrendan ez egoteaz gain, onartuen zerrendan agertzen direla bere datu guztiak.

 

Adjuntamos relaciones de admisión y exclusión a pruebas selectivas:

·       Gestión – promoción interna;

Justiziako lan-poltsak / Bolsas de trabajo en Justicia

LAN-POLTSAK

Honako mezu hau jaso dugu Justizia Sailetik.

Eskabideak egiteko epearen berri izan bezain laster jakinaren gainean jarriko zaituztegu.

Buenos días:

Próximamente se va a proceder a la apertura y actualización de las bolsas de trabajo.

Todos los integrantes de las bolsas podrán aportar documentación acreditativa de nuevos méritos.

AUZITEGI-MEDIKUAK BORROKAN! / ¡FORENSES EN LUCHA!

Pasa den astean hasi zituzten auzitegi-medikuek protestak kalean. Atzo, bigarrenez elkarretaratu ziren Sabin Etxearen aurrean eta marxoaren 2, 9 eta 16an, 09:30etik 14:00etara egingo dituzten lanaldi uzteen berri eman zuten.

Justizia Sailarekin inolako negoziaziorik dagoela gezurtatu zuten. Besteak beste, honako errebindikazio hauek aldarrikatu zituzten: Osakidetzako maila apaleneko mediku bati dagokion ordainsaria; etengabeko prestakuntza; eta 24 orduko guardia osteko atsedenaldia errespetatzea.

El Correon gaur argitara emandako artikulua atxikita topatuko duzue.

2016 urteko lanaldia EJ / Jornada anual 2016. GV

12-2016 Dekretua 2016 urtari dagokion lanaldia arautzen duena. Justizia administrazioa ere hartzen du.

“2. artikulua.– 2016. urterako urteko lanaldia.

1.– Dekretu honen aplikazio-eremuan sartuta dauden langileek 2016an izango duten lanean benetan egon beharreko urteko lanaldia 1.592 ordukoa izango da.

2.– Lanaldia nola banatuko den eta langileek zer ordutegi izango duten arloan arloko mahai sektorialetan zehaztuko da, negoziatu ondoren.”

Dekretu osoa atxikitutako artxiboan.

 

LABen eskariz 2 magistraturen jokabidea ikertzen / Investigación de dos magistradas a petición de LAB

EAEko Auzitegi Nagusiak abiatu du ikerketa LABek langileen kexuak jasota aurkeztu zuen salaketaren ondorioz.

Honi atxikituta El Correon argitaratutako artikulua.

 

El TSJPV ha iniciado una investigación a consecuencia de la denuncia presentada por LAB recogiendo las quejas del personal.

Adjuntamos el artículo publicado en El Correo.

Justiziako oposizioa: kudeaketa / Oposición Justicia: gestión

Honako informazioa igo du Justizia Sailak EIZUra / El Departamento de Justicia a subido esta información a EIZU:

Lan-eskaintza publikoko lehen ariketa. Kudeaketa. Txanda librea

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoa Txanda librekoentzat, martxoaren 12an izango da Kudeaketa Prozesal eta Administratiborako  hautaketa-prozesuko lehenengo ariketa.

10:00etarako daude deiturik (Kanarietan, 9:00etan), 11:00etan hasteko. Ariketak 90 minutu iraungo du.

Gure erkidegoan, ariketa leku honetan egingo da:

2016ko MEDIKU-AZTERKETAK / RECONOCIMIENTOS MÉDICOS DE 2016

2016KO MEDIKU-AZTERKETAK

Aurten, hiru urtean behingo mediku-azterketa aldizkakoak egingo zaizkie hala nahi duten funtzionario guztiei.

Azterketak urte osoan zehar egingo dira IMQ Prevención enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen zentroetan.

Justiziako LPE: Kudeatzaileak (txanda irekia) / OEP de Justicia: Gestión (turno libre)

ONARTUAK ETA EZ ONARTUAK: AKATS-ZUZENKETA

Hainbat pertsona onartuen zerrendatik at geratu da ez zegokion eskabidea aurkezteagatik.

Justizia Sailean azaldu digute akats hori zuzentzeko modua: aurkeztutako inprimaki okerraren kopiarekin batera eskabide berria erregistratu beharko da.

Tasa ez da berriro ordaindu behar.

Gaurtik hasita 10 egun natural zuzenketa egiteko.

Orriak

Subscribe to JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA RSS