ANTOLAMENDU JUDIZIALARI BURUZKO ONLINE IKASTARORAKO DEIALDIA.
Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Antolamendu Judizialari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat bereziki zuzenduta.
Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik, maiatzaren 24ko goizeko 08:00etara arte izango da.
NEGOZIAZIO-BILERA JUSTIZIA SAILAREKIN, 2022KO MAIATZAREN 10EKOA
Gai-zerrenda:
1. Efektiboak Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegietan eta EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan birbanatzeko proiektua.
2. Organo judizial berrietan hizkuntza-eskakizunak ezartzeko negoziazioa: Gasteizko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian eta Donostiako Merkataritza Arloko 2 zenbakiko Epaitegian.
EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 11koa, JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO ZUZENDARIARENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZURA DAUDEN FUNTZIONARIOENTZAKO EUSKARA-IKASTAETARAKO DEIALDIA EGITEN DUENA. 2022/2023 IKASTURTEA - DEIALDI OROKORRA (Udakoa barne).
EIZUn argitaratu da lanpostuak aldi batean zerbitzu-eginkizunean eta behin-behineko atxikipenean betetzeko 2022ko maiatzaren 2ko deialdia. (Karrerako funtzionarioentzat bakarrik).
Publicada en EIZU convocatoria de 2 de mayo de 2022 para la provisión transitoria de puestos de trabajo en comisión de servicios y adscripción provisional. (Solo para personal funcionario de carrera).
EIZUn argitaratu da 2022KO MAIATZAREN 2KO ebazpena, JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO ZUZENDARIARENA, 2021KO EKITALDIARI DAGOKION EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZURA DIHARDUTEN FUNTZIONARIOENTZAKOGIZARTE-EKINTZAKO LAGUNTZAK.
Eskabideak dagokion ereduan aurkeztuko dira (Justiziako langilearen atarian deskargatu daiteke), 2022ko maiatzaren 3tik ekainaren 2ra, biak barne, hiru Lurralde Historikoetako EATetan edo legez onartutako bitartekoen bidez.
EIZUn argitaratu dira BERARIAZKO LEHIAKETAren ERRESULTAK (2022ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez deitutako lehiaketa espezifikoa - 2022/04/21ean argitaratua).
Publicadas en EIZU las RESULTAS del CONCURSO ESPECÍFICO convocado por Orden de 16 de marzo de 2022 publicado el 21/04/2022.
EAEko Justizia Administrazioan COVID-19ren aurka maskarak erabiltzeari buruzko txostena.
Indarrean sartu den 286/2022 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, Justizia Administrazioko Prebentzio Zerbitzuak irizpideak ezartzen ditu bulego judizialetan lan egiten duten langileek maskara erabiltzeari buruz.
Informe sobre el uso de mascarillas frente al COVID-19 en la Administración de Justicia de la CAE.
AGINDUA, 2022ko martxoaren 16koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez berariazko lehiaketa baterako deialdia egiten baita Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunak edo hizkuntza direla-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko.
Gai Zerrenda: Ezohiko enplegu publikoaren hurrengo eskaintzetan eskainiko diren plazak hautatzeko prozesua aztertzea.
Sailak bilerara deitu gintuen sindikatuekin akordio batera iristeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera eskaini behar diren finkatze-plazen inguruan.
Azken iruzkinak