Hainbat pertsona onartuen zerrendatik at geratu da ez zegokion eskabidea aurkezteagatik.
Justizia Sailean azaldu digute akats hori zuzentzeko modua: aurkeztutako inprimaki okerraren kopiarekin batera eskabide berria erregistratu beharko da.
Zerrenda osoak: Justizia Ministerioaren webgunean (www.mjusticia.es), autonomia erkidegoenetan eta Ogasuna eta Administrazio Publikoetako Ministerioan (www.administración.gob.es).
Oposiziogilegaiek, baztertuen zerrendan ez daudela egiaztatzeaz gain, dagozkion datu pertsonalak onartuen zerrendan ondo jasota daudela begiratu beharko dute.
Zuzenketa aldia: bihartik aurrera 10 egun baliodun.
ANTOLAMENDU JUDIZIALARI BURUZKO ONLINE IKASTARORAKO DEIALDIA
Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Antolamendu Judizialari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.
EIZUn dagoen eskabidean oker bat dago 007 kodea jarri beharrean 001 kodea jartzen du. Hori dela eta departamentukoekin hitz egin dugu, okerra zuzentzea eskatu diogu eta baita ere Ministeritzarekin kontaktuan jartzeko heltzen diren eskabide guztiak onar ditzaten eskatzeko, nahiz eta kodigo okerrarekin bidali.
Atzo BOEn argitaratutako deialdia dela-eta, hona hemen inskripzioa egiteko esteka, zail samar dago eta topatzea.
En relación a la convocatoria publicada ayer en el BOE, os facilitamos el enlace para la inscripción ya que está un tanto complicado encontar el sitio.
2015ean DERRIGORREZKO ESKAKIZUNA: BITARTEKO LANGILEEK LANPOSTUA UZTEA
JAZek beste sindikaturen baten bati emandako informazioaren arabera, 2015ean derrigorrezko hizkuntza-betekizuna duten lanpostuetan egonik eskakizuna egiaztatuta ez duten bitarteko langileek plaza utzi beharko dute azaroaren 13an, errefortzu moduan geratzeko inolako aukerarik gabe.
Azken iruzkinak