Honako informazioa igo du Justizia Sailak EIZUra / El Departamento de Justicia a subido esta información a EIZU:
Lan-eskaintza publikoko lehen ariketa. Kudeaketa. Txanda librea
Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoa Txanda librekoentzat, martxoaren 12an izango da Kudeaketa Prozesal eta Administratiborako hautaketa-prozesuko lehenengo ariketa.
10:00etarako daude deiturik (Kanarietan, 9:00etan), 11:00etan hasteko. Ariketak 90 minutu iraungo du.
Hainbat pertsona onartuen zerrendatik at geratu da ez zegokion eskabidea aurkezteagatik.
Justizia Sailean azaldu digute akats hori zuzentzeko modua: aurkeztutako inprimaki okerraren kopiarekin batera eskabide berria erregistratu beharko da.
Zerrenda osoak: Justizia Ministerioaren webgunean (www.mjusticia.es), autonomia erkidegoenetan eta Ogasuna eta Administrazio Publikoetako Ministerioan (www.administración.gob.es).
Oposiziogilegaiek, baztertuen zerrendan ez daudela egiaztatzeaz gain, dagozkion datu pertsonalak onartuen zerrendan ondo jasota daudela begiratu beharko dute.
Zuzenketa aldia: bihartik aurrera 10 egun baliodun.
ANTOLAMENDU JUDIZIALARI BURUZKO ONLINE IKASTARORAKO DEIALDIA
Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Antolamendu Judizialari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.
EIZUn dagoen eskabidean oker bat dago 007 kodea jarri beharrean 001 kodea jartzen du. Hori dela eta departamentukoekin hitz egin dugu, okerra zuzentzea eskatu diogu eta baita ere Ministeritzarekin kontaktuan jartzeko heltzen diren eskabide guztiak onar ditzaten eskatzeko, nahiz eta kodigo okerrarekin bidali.
Azken iruzkinak