E. ZIBILA - EUSKO LEGEBILTZARREAN ERKOREKAREN AGERRALDIA
EHBilduk aspaldian eskatuta, Eusko Legebiltzarreko Instituzio, Segurtasun eta Justizia Batzordean, urriaren 27an, Josu Erkorekak egindako agerpena jarraitzeko aukera izan genuen EAEko Justizia Plataforma sindikalaren ordezkariok.
Asteazkenean lan-poltsak ireki eta eguneratzeko zirriborroa bidali ziguten. Sailaren arabera, oraingo ebazpena aurrekoen antzekoa da. Hau da, lan-poltsak irekiko dira, zerrendetan egonik, aldaketak (hizkuntza-eskakizuna agertu, titulazio berriak, herrialdeak...) egin nahi dituztenentzat; eta 2011ko oposizioan azterketaren bat gainditu edo lehendabiziko ariketan 0 puntu baino gehiago atera zutenentzat.
Pasa den astean LABek jakinarazi zion Justizia Administrazioko Zuzendariari premiazko kontua zela laster zesatu behar zuten langileen egoera.
Saileko beharginek esaten zien ez zegoela oraindik bostgarren eguna nola hartu zehazten zuen argibiderik eta hori ezean ezin zizkiotela ezagutu zegozkien orduak.
LABek instituzioei dei egiten die negoziaziorako euskal esparrua gauzatzeko estrategia bat definitu dezaten Gure zerbitzu publikoak eta lan harremanak definitzeko Espainiar Estatuak zer inposatuko begiratu baino, euskal negoziazio esparrua errealitate bilakaraziko duen estrategia abian jar dezaten interpelatu nahi ditu LABek hemengo instituzioak
Karrera judizialeko, fiskaltzako eta idazkaritza judizialeko oposiziogileei zuzendutako diru-laguntza deialdi berria.
Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2015eko ekitaldirako deialdia. 30 beka eskainiko dira, karrera judizialerako, fiskaltzarako eta idazkaritza judizialerako oposizioak prestatzeko. Deialdiaren diru-hornidura 198.000 eurokoa izango da. Aurreko ekitaldian baino 10 beka gehiago eskainiko dira; alegia, 30. Bekako 6.600 euro emango dira; hau da, onuradunek hilean 550 euro jasoko dituzte.
Azken iruzkinak