Hemen zaude

Lan Osasuna

Subscribe to Sindikatu

DURANGON HOTZA DELA ETA / A CUENTA DEL FRÍO EN DURANGO

DURANGON HOTZA DELA ETA

Atzera ere klimatizazio arazoekin zeundetela asteartean esan zenigutenez geroztik, ahaleginak eta bi egin ditugu Justizia Administrazioko Zuzendaritzako arduradunen batek azalpenak eman diezazkigun zergatik ez duten kontu hau konpondu, agindutakoa gora behera.

Oraingoz, daukagun erantzun bakarra prebentzio teknikari batena da; hor dio agian 2015ean zehar klimatizazio sistema ordezka daitekeela. (Alboko testua)

2014-11-12ko Lan osasuneko bilera. Oker-zuzenketa/ Reunión salud laboral de 12-11-2014. Corrección errores

Pasa den astean LABek bidali zuen informazio orrian, lan osasunaren inguruan 2014-10-12an egin genuen bilera dela eta, Patologia Zerbitzua besterik ez genuen aipatzen eta Laborategiaz hitz ez.

Laborategiko langileek ohartarazi digute ahazte edo errore ohikoa izaten dela sindikatuen informazioetan eta askotan ahaztuta edo bigarren planoan sentitzen direla AMEEko beste langileen ondoan.

2014-11-12ko Lan osasuneko bilera / Reunión salud laboral de 12-11-2014

2014-11-12 - LAN OSASUNEKO  BILERA

Negoziazio kolektiboko batzarren moduan, Justizia Administrazioko Segurtasun eta Osasun bilerek ere ondokorako balio dute gehien bat: gu sumintzeko eta enegarrenez egiaztatzeko administrazioak ez duela lotsarik nahi beste lege urratzeko.

SORBALDA NORBERAK ZAINTZEA IKASTAROAK - 2014 / CURSOS "AUTOCUIDADO DE LA ESPALDA" 2014

Hainbat aldiz eskatu eta gero, LABek Lan Ikuskaritzan egindako salaketaren ondorioz, zamak garraiatzea gaitzat hartuta ikastaro batzuk antolatu dituzte, behingoz.

Ondoan eta atxikirik bidaltzen dizkizuegu Prebentzio Zerbitzuak igorritakoak.

Oso aproposa da batez ere laguntzaileek parte hartzea, horiexek baitira oro har zeregin horretaz arduratzen direnak.

Azterketa medikoak baja luze baten ondoren / Reconocimientos médicos tras baja prolongada

   

 

 

RECONOCIMIENTOS MÉDICOS TRAS BAJA PROLONGADA

Nos están llegando últimamente consultas sobre citaciones a reconocimiento médico que algunas trabajadoras y trabajadores están recibiendo desde el servicio de prevención ajeno MGO.

En los casos que conocemos se trata de reconocimientos que se hacen después de una baja de larga duración (mas de 3 meses), pero de igual manera se pueden estar recibiendo en aquellos casos de nuevas incorporaciones  al trabajo.

El asunto es que, tal y como se les presenta, los trabajadores y las trabajadoras pueden pensar que estos reconocimientos son obligatorios cuando son totalmente voluntario, excepto en unos casos que regula la propia Ley de Prevención de Riesgos Laborales 31/1995 y que recogemos aquí:

EAE:LAN ESPARRUAN JAZARPENA KONPONTZEKO JARDUNBIDEA/CAV: PROTOCOLO DE ACTUACIÓN PARA EL ACOSO LABORAL

Martxoaren 1ean izan genuen Lan Segurtasun eta Osasun Batzordeko bileran, Jazarpena eta pertsonen arteko gatazkak konpontzeko jardunbidea jasotzen duen agiria onartu zen. Pasa den astean argitaratu zuten intraneten eta onartzetik denbora luze pasatu arren oraindik euskaratu gabe dago.

Gure informazio orrian, LABek agiria aurkeztu eta  zergatik ez dugun babestu azaltzen da. Horrekin batera jardunbide testua bera ere bidaltzen dizuegu.

 

El 1 de marzo se aprobó en reunión del Comité de Seguridad y Salud el protocolo sobre Acoso y conflicto personal. La semana pasada lo publicaron en la intranet y, a pesar de haber pasado tiempo suficiente desde la aprobación, todavía no se ha traducido al euskera.

En la hoja informativa, LAB presenta el protocolo y explica porqué no lo ha apoyado. Incluímos también el testo del protocolo.

Jarraitu irakurtzen orria eta jardunbidea ikusteko.

Sigue leyendo para ver la hoja y el protocolo

Orriak

Subscribe to RSS - Lan Osasuna