Hemen zaude

Lan Osasuna

Subscribe to Sindikatu

Lan osasuneko batzordea / Comité de salud laboral

Urriaren 2an Lan Osasuneko Komiteko kideok udazkeneko ohiko bilera izan genuen. Jorratu genituen gai guztiak konponbiderik eman ez zaien aferak dira: (Testu osoa PDFn)

El 2 de octubre los componentes del Comité de Seguridad y Salud Laboral tuvimos la reunión ordinaria de otoño. Todos los temas que tratamos son asuntos antiguos a los que no se les termina de dar solución: (Texto completo en PDF)

Lan Osasuna: Gasteizko epaitegiez zuzendariarekin bilera / Salud Laboral: reunión con la directora sobre juzgados de Gasteiz

BULEGO JUDIZIAL ETA FISKALA MODERNIZATZEKO

ZUZENDARIAREKIN BILERA

Astearte honetan, hilak 12, sindikatuok Bulego Judizial eta Fiskala Modernizatzeko Zuzendariak deituak izan gara, Arabako Langileen Batzordeak eskatuta. Amparo López zuzendaria ez ezik, arkitektura proiektuez arduratutako teknikaria, prebentzio teknikari bat eta Isabel Gabriel Juztizia Administrazioko Zuzendaria ere bertaratu dira. Jorratu beharreko gaiak, Gasteizko Juztizia Jauregiaren gainekoak zirenak, honakoak izan dira:

(Testu osoa atxikitutako PDFn)

Durangoko klimatizazioa / Climatización de Durango

Gaurko EHAAn hauxe argitaratu dute:

IRAGARKIA, Zerbitzu zuzendariarena, Durangoko Justizia Jauregiko klimatizazio instalazioaren berritze lanak egiteko kontratazioa lizitatzeko deialdia egiten duena.

Hori dela eta, Jusitzia Saileko hainbat karguri bidali die LABek mezua erantzun dezaten zeintzuk diren hemendik aurrera hurrengo faseak klimatizazio berria burutu arte.

LAN OSASUNA / SALUD LABORAL

Atxikita bidaltzen dizuegu Lan Osasuneko Batzordeak egindako azken bilera dela eta atera dugun informazio orria.
 
Os adjuntamos la hoja informativa que hemos sacado sobre la última reunión del Comité de Salud Laboral.

Gurdiak eta zamak garraiatzea / Carros y transporte de cargas

LAB-Justiziak txostena igorri du Prebentzio Zerbitzura, duela gutxi erositako gurdiak apurtuta eta desitxuratuta daudela esateko. Hori, baina, aukera ematen digu oinarrizko arazoa berriro planteatzeko: burugabea da horren espediente kopuru itzela egunero mugitu beharra. Kontu honek sortzen dituen osasun arazoek behartzen gaituzte administrazioa premiatzera espediente elektronikoa behingoz ezar dezaten.

Informe al Servicio de prevención

Mediku-azterketak / Reconocimientos médicos

Gogorarazten dizuegu urtea bukatu baino lehen garaiz zabiltzatela honetarako (2 agiri atxikirik):

2016KO MEDIKU-AZTERKETAK

Aurten, hiru urtean behingo mediku-azterketa aldizkakoak egingo zaizkie hala nahi duten funtzionario guztiei. Azterketak urte osoan zehar egingo dira IMQ Prevención enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen zentroetan.

Funtzionarioek ondoen datorkien zentroa aukeratu dezakete erantsitako informazioan agertzen direnen artean; azterketa aurtengo edozein lanegunetan egin daiteke, 07:30etik 10:30era.

2016ko MEDIKU-AZTERKETAK / RECONOCIMIENTOS MÉDICOS DE 2016

2016KO MEDIKU-AZTERKETAK

Aurten, hiru urtean behingo mediku-azterketa aldizkakoak egingo zaizkie hala nahi duten funtzionario guztiei.

Azterketak urte osoan zehar egingo dira IMQ Prevención enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen zentroetan.

Bilboko guardia epaitegian obrak / Obras en juzgado de guardia de Bilbao

BILBOko GUARDIA EPAITEGIKO OBRAK ETA SAILAREN KOMUNIKAZIO EZA

Beste arazo larri bat dugu Justizia Administrazioko Zuzendaritzarekin. Negoziazioa pantomima bihurtzeaz gain, sailak erabaki du jokatzea langileen ordezkariei bizkar emanda. Eta hori gutxi balitz, Jon Uriartek esan arren 2015-11-26ko bileran, ezinago ziniko, Bilboko guardia epaitegiko obra ez zegoela erabat itxita, atzo ezagutu genuen pikatzen hasi direla eta obra bukatu behar dutela urtarrila baino lehen.

LAN OSASUNA JUSTIZIAN: Osasuna ere murrizten digute / SALUD LABORAL: Hasta la salud nos recortan

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAN LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNAREN INGURUKO GOGOETAK
Gaur baino lehen ere agerian jarri izan dugu laneko arriskuetan prebenitze eskasa dugula. Gai horretan, EAEn, garatze-maila lekutan geratzen da inguruko herrialdeenetatik.

Nork bere bizkarra zaintzea / Autocuidado de la espalda

LAN OSASUNA

Nork bere bizkarra zaintzea 2015

Prebentzioa - 2015(e)ko urriaren 05a

Lanean nork bere bizkarra zaintzeari buruzko ikastaroa (jarrera kaltegarriak, prebentzio ariketak, etab.).

Durangon hotza. Jaurlaritzak diru publikoa xahutzen du / Frío en Durango. El GV despilfarra dinero público

Hasieratik, 1996tik geroztik hain zuzen, klimatizazio arazo handiak ditu Durangoko eraikin judizialak. Urteko sasoirik muturrekoenetan biotako bat, kiskali ala izoztu egiten dira. Oso une gogorrak pasatakoak dira, hotzak eragindako gaitz larriren bat ere jasan behar izan du haietako baten batek. Osasunerako kaltegarriak diren baldintzok gehien bat epaitegietako langileei erasaten diete lanaldi osoan eraikuntzan geratu beharrean daude-eta. Ez dira bakarrak, baina, neurri apalagoan bada ere, epaitegietara joan ohi diren abokatuek eta prokuradoreek ere sufritzen dituzte. Eta herritarrek bertaratu behar izaten dutenetan.

Desde un inicio, en 1996, el edificio judicial de Durango tiene graves problemas de climatización. En las épocas del año más extremas, se asan o se congelan. Han pasado momentos muy malos, incluso han tenido enfermedades graves provocadas por el frío. Estas condiciones insalubres afectan mayoritariamente al personal por tener que permanecer durante toda su jornada laboral en el edificio. Pero no únicamente, porque también, aunque en menor medida, las tienen que padecer las abogadas y procuradores que frecuentan los juzgados y ocasionalmente el público.

Orriak

Subscribe to RSS - Lan Osasuna