Subscribe to Sindikatu

Lakua, 2015-02-24ko bilera / Lakua, 24-02-2015

Azken bileran esandakoen inguruko informazio orria.

Hoja informativa sobre los contenidos de la última reunión.

2015eko Lan egutegia / Calendario laboral 2015

Atzo, hilaren 23an, argitaratu dute EIZUn aurtengo lan-egutegia.

PRIBATIZAZIOAREN AURKAKO KAMISETAK / CAMISETAS EN CONTRA DE LA PRIVATIZACIÓN

Barakaldoko lankideek erregistro zibila pribatizatzearen kontrako borrokan jarraitzen dute. Mezua bidali dizuete esanez kamiseta errebindikatzaileak enkargatu dituztela.
· Duela zenbait hilabete Donostiako Erregistro Zibiliean sortutako ekimena da, gero Gipuzkoan hedatu eta orain zabaltzen ari dira estatuko beste leku batzuetan.
· Plataforma sindikal moduan garrantzitsutzat jotzen dugu jendaurrean ikustaraztea gobernuak duen justizia pribatizatzeko asmoa -eta ez bakarrik erregistro zibilak-. Beraz, kamiseten pedidoak egiteko epaitegika adostera animatzen zaituztegu.

Las compañeras y compañeros de Barakaldo siguen en la pelea contra la privatización del registro civil. Os han enviado un mensaje en el que dicen cómo han encargado camisetas reivindicativas.
· Se trata de una inciativa surgida en el Registro Civil de Donostia hace unos meses, seguida en Gipuzkoa y que ahora se está extendiendo incluso en varios sitios del estado.
· Como plataforma sindical nos parece muy importante que se visualice ante el público la intención del gobierno de privatizar la justicia -y no solamente en los registros civiles-. Por lo tanto, os animamos a que os pongáis de acuerdo por juzgados y hagáis los pedidos de camisetas.

JUSTIZIAKO OPOSIZIORAKO MATERIALA / MATERIAL PARA OPOSICIÓN DE JUSTICIA

Afiliatu bat dabil talde bat osatzen oposizioko temarioak eroste aldera gastuak konpartitzeko.
Bera 3 kidegoetara aurkeztuko da, beraz, kudeatzaile oposizioko temarioarekin nahiko dauka. Momentuz 5 lagun dira.
Beste kidegoetako oposizioak prestatu nahi dituen jende nahikorik topatuz gero 3 temarioak erosteko aukera egongo litzateke.
Temario bakoitzak 200 bat € balio omen du.
Interesa duenak esan dezala zein kidegotako dagoen prest eta guk kontaktuan jarriko zaituztegu.

BARAKALDOKO BJB / NOJ DE BARAKALDO

Gaurko EHAAn honakoak argitaratu dituzte / Han publicado en el BOPV:

• AGINDUA, 2015eko otsailaren 3koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinen bidez sortzen baitira Barakaldoko bulego judizialaren Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesala. • ORDEN de 3 de febrero de 2015, del Consejero de Administración Pública y Justicia, por la que se crean el Servicio Común Procesal General y el Servicio Común Procesal de Ejecución de la oficina judicial de Barakaldo.

2012ko APARTEKO LANSARIA. ERREKLAMAZIO EREDUA / PAGA EXTRA 2012. MODELO DE RECLAMACION

2012ko APARTEKO LANSARIA - ERREKLAMAZIOA
Eusko Jaurlaritzari erreklamazioa egiteko eredua atxikitzen dugu honekin batera. LABek uste du langile guztiek egin behar dutela. Erreklamazioa kolektibo moduan (esaterako, barruti judizialka, organoka...), bestelako taldeka edo norbanako moduan egin daiteke. Fase honetan ez da beharrezkoa 10 laguneko talde gisa aurkeztea.
Eusko Jaurlaritzak erantzun -ala ez erantzun- ondoren eta ezetza ematekotan, gorako errekurtsoa egin beharko dugu. Dagokionean bidaliko dizuegu eredua.

2012ko APARTEKO LANSARIA. ERREKLAMAZIOAK. ARABA ETA GIPUZKOA / PAGA EXTRA 2012. RECLAMACIONES

Atzo bidali genizuen informazio orria Bizkaira zuzendua zen. Gaur Araban eta Gipuzkoan egingo duguna azaltzen dugu.
Bilbon ez bezala, Gasteizen eta Donostia pertsonal arloko kontuak administrazioarekiko auzietako edozein epaitegitan suerta daitezke. Hortaz, AKren erabakiaren zain auzia eten duen Gasteizko epailea izan ezik, ez dakigu beste epaile batzuek ez ote duten Bilbokoak bezala jokatuko.

ERREGISTRO ZIBILA, PRIBATIZAZIORIK EZ!!! / ¡NO A LA PRIVATIZACIÓN DEL REGISTRO CIVIL!

Erregistro zibilaren pribatizazioa dela-eta Barakaldoko lankide bat elkarrizketatu dute Hala Bedi Irratian eta oso interbentzio interesgarria irten da.
Honekin batera bidaltzen ditugu artxiboa eta esteka.
http://halabedi.eus/2015/02/12/que-supone-la-privatizacion-del-registro-...

Han entrevistado en Hala Bedi Irratia a una compañera de Barakaldo a cuenta de la privatización del Registro Civil y ha resultado una intervención muy interesante.
Adjuntamos el archivo de sonido y el enlace.
http://halabedi.eus/2015/02/12/que-supone-la-privatizacion-del-registro-...

2012ko APARTEKO LANSARIA. ERREKLAMAZIOAK / PAGA EXTRA 2012. RECLAMACIONES

2012KO APARTEKO LANSARIA. ERREKLAMAZIOAK
Aurreko informazio orrian iragarri bezala, azkenik gertatu behar zuena gertatu da: 2012n kendutako aparteko lansaria ordaintzera Eusko Jaurlaritza zigortzen duen epaia atera da. Hori, berez, berri ona bada ere baditu alde ezkorrak, hona hemen:

Durangon hotza. Jaurlaritzak diru publikoa xahutzen du / Frío en Durango. El GV despilfarra dinero público

Hasieratik, 1996tik geroztik hain zuzen, klimatizazio arazo handiak ditu Durangoko eraikin judizialak. Urteko sasoirik muturrekoenetan biotako bat, kiskali ala izoztu egiten dira. Oso une gogorrak pasatakoak dira, hotzak eragindako gaitz larriren bat ere jasan behar izan du haietako baten batek. Osasunerako kaltegarriak diren baldintzok gehien bat epaitegietako langileei erasaten diete lanaldi osoan eraikuntzan geratu beharrean daude-eta. Ez dira bakarrak, baina, neurri apalagoan bada ere, epaitegietara joan ohi diren abokatuek eta prokuradoreek ere sufritzen dituzte. Eta herritarrek bertaratu behar izaten dutenetan.

Desde un inicio, en 1996, el edificio judicial de Durango tiene graves problemas de climatización. En las épocas del año más extremas, se asan o se congelan. Han pasado momentos muy malos, incluso han tenido enfermedades graves provocadas por el frío. Estas condiciones insalubres afectan mayoritariamente al personal por tener que permanecer durante toda su jornada laboral en el edificio. Pero no únicamente, porque también, aunque en menor medida, las tienen que padecer las abogadas y procuradores que frecuentan los juzgados y ocasionalmente el público.

2015eko derrigorrezko HEak / PL preceptivos a 2015

LABek iritzia agertzen du.
Gai eztabaidagarria izan zen. Legez, JAZek bete behar du Hizkuntz Normalizazioaren Dekretua. Eta hizkuntza eskakizuna beharrezkoa dela EAOn argitaratzean, otsailean ziur aski, hizkuntza eskakizuna ez duten bitarteko langileek lanpostua utzi beharko dute. Aurretik, beste sindikatuek defendatu zuten administrazioak ezin duela inor kaleratu euskara ez jakitea dela kausa. LABek berariazko lehiaketa ebatzi arte lanpostuan mantentzea. Bi jarrera hauek legea ez betetzea eskatzen dute. Bat, lehiaketa erabaki arte, eta bestea, sine die. LABen ustez, Lanpostu Zerrenda aldaketa argitaratzean lanpostu uzteak ez du zentzurik. Kasu askotan bitarteko langileak oso epe motzean utzi beharko baitu lanpostua, lehiaketa ebatzi arte. Aldiz, behin lehiaketa erabakita, hizkuntza eskakizuna duen bitarteko langileak, eta langile titular batek lanpostu hori hartzen ez badu, denak plaza huts izatera pasako dira.
Atxikitutako artxiboan testu osoa

Posicionamiento de LAB
Fue un tema controvertido. La DAJ debe cumplir con el Decreto de Normalización Lingüística, por ello al publicarse en el BOE la efectividad del perfil lingüístico vencido, seguramente febrero, tiene obligación de cesar a las interinas e interinos que no cumplan con el requisito del puesto. Algunos sindicatos defendieron que no se puede cesar a nadie por no saber euskera y LAB pidió que se les mantuviera hasta la resolución del concurso. Las dos posiciones sindicales piden que no se aplique la norma, una posponiendo la cobertura de la plaza perfilada hasta la resolución del concurso y la otra sine die. LAB entiende que es absurdo cesarles con la publicación de la modificación de la RPT, ya que se podría dar el caso de que el interino que ocupe esa plaza perfilada lo hiciese solo por un periodo muy breve , hasta que se resuelva el concurso. En cambio, una vez resuelto el concurso el personal interino que cumpla con los requisitos y en el supuesto de que la plaza no sea ocupada por personal titular, pasarán todos ellos a una plaza vacante.
El texto completo en archivo adjunto

Lakua, 2015-01-29. Informazio orria / Lakua, 29-01-2015. Hoja informativa

Informazio orriari ekin baino lehen, esan beharra dago joan ohi garen bileretan sailak aldez aurretik erabakita izaten duela bukaeran nahi duena. Alferrik da modu batez esan, edo bestela esan. Nahi duten bakarra da sindikatuok administrazioari mandatari lana egitea. Negoziazioa trikimailu hutsa da.
Atxikita daukazu informazio orria.

No podemos iniciar nuestra hoja informativa sin antes aclarar que, en las reuniones a las que nos convoca, el departamento ya tiene decidido de antemano lo que va a resultar. No hay opinión que valga y lo único que pretende es que los sindicatos hagamos de correveidile de la administración. La negociación es una engañifa.
La hoja informativa va adjunta

EUSKARA: Deialdi osagarria. Ebazpena eta baimenak / Convocatoria complementaria. Resolución y concesiones

Justizia Administrazioko karrerako funtzionarientzako euskara ikasteko deialdi osagarriaren ebazpena argitaratuko da. Deialdi osagarri honek 2014/2015 ikasturteko bigarren lauhilekoa arautzen du eta karrerako funtzionarioei zuzenduta dago soilik.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabetekoa izango da.

Orriak

Subscribe to LAB - Justizia RSS