Subscribe to Sindikatu

2012ko APARTEKO LANSARIA. ERREKLAMAZIOAK / PAGA EXTRA 2012. RECLAMACIONES

2012KO APARTEKO LANSARIA. ERREKLAMAZIOAK
Aurreko informazio orrian iragarri bezala, azkenik gertatu behar zuena gertatu da: 2012n kendutako aparteko lansaria ordaintzera Eusko Jaurlaritza zigortzen duen epaia atera da. Hori, berez, berri ona bada ere baditu alde ezkorrak, hona hemen:

Durangon hotza. Jaurlaritzak diru publikoa xahutzen du / Frío en Durango. El GV despilfarra dinero público

Hasieratik, 1996tik geroztik hain zuzen, klimatizazio arazo handiak ditu Durangoko eraikin judizialak. Urteko sasoirik muturrekoenetan biotako bat, kiskali ala izoztu egiten dira. Oso une gogorrak pasatakoak dira, hotzak eragindako gaitz larriren bat ere jasan behar izan du haietako baten batek. Osasunerako kaltegarriak diren baldintzok gehien bat epaitegietako langileei erasaten diete lanaldi osoan eraikuntzan geratu beharrean daude-eta. Ez dira bakarrak, baina, neurri apalagoan bada ere, epaitegietara joan ohi diren abokatuek eta prokuradoreek ere sufritzen dituzte. Eta herritarrek bertaratu behar izaten dutenetan.

Desde un inicio, en 1996, el edificio judicial de Durango tiene graves problemas de climatización. En las épocas del año más extremas, se asan o se congelan. Han pasado momentos muy malos, incluso han tenido enfermedades graves provocadas por el frío. Estas condiciones insalubres afectan mayoritariamente al personal por tener que permanecer durante toda su jornada laboral en el edificio. Pero no únicamente, porque también, aunque en menor medida, las tienen que padecer las abogadas y procuradores que frecuentan los juzgados y ocasionalmente el público.

2015eko derrigorrezko HEak / PL preceptivos a 2015

LABek iritzia agertzen du.
Gai eztabaidagarria izan zen. Legez, JAZek bete behar du Hizkuntz Normalizazioaren Dekretua. Eta hizkuntza eskakizuna beharrezkoa dela EAOn argitaratzean, otsailean ziur aski, hizkuntza eskakizuna ez duten bitarteko langileek lanpostua utzi beharko dute. Aurretik, beste sindikatuek defendatu zuten administrazioak ezin duela inor kaleratu euskara ez jakitea dela kausa. LABek berariazko lehiaketa ebatzi arte lanpostuan mantentzea. Bi jarrera hauek legea ez betetzea eskatzen dute. Bat, lehiaketa erabaki arte, eta bestea, sine die. LABen ustez, Lanpostu Zerrenda aldaketa argitaratzean lanpostu uzteak ez du zentzurik. Kasu askotan bitarteko langileak oso epe motzean utzi beharko baitu lanpostua, lehiaketa ebatzi arte. Aldiz, behin lehiaketa erabakita, hizkuntza eskakizuna duen bitarteko langileak, eta langile titular batek lanpostu hori hartzen ez badu, denak plaza huts izatera pasako dira.
Atxikitutako artxiboan testu osoa

Posicionamiento de LAB
Fue un tema controvertido. La DAJ debe cumplir con el Decreto de Normalización Lingüística, por ello al publicarse en el BOE la efectividad del perfil lingüístico vencido, seguramente febrero, tiene obligación de cesar a las interinas e interinos que no cumplan con el requisito del puesto. Algunos sindicatos defendieron que no se puede cesar a nadie por no saber euskera y LAB pidió que se les mantuviera hasta la resolución del concurso. Las dos posiciones sindicales piden que no se aplique la norma, una posponiendo la cobertura de la plaza perfilada hasta la resolución del concurso y la otra sine die. LAB entiende que es absurdo cesarles con la publicación de la modificación de la RPT, ya que se podría dar el caso de que el interino que ocupe esa plaza perfilada lo hiciese solo por un periodo muy breve , hasta que se resuelva el concurso. En cambio, una vez resuelto el concurso el personal interino que cumpla con los requisitos y en el supuesto de que la plaza no sea ocupada por personal titular, pasarán todos ellos a una plaza vacante.
El texto completo en archivo adjunto

Lakua, 2015-01-29. Informazio orria / Lakua, 29-01-2015. Hoja informativa

Informazio orriari ekin baino lehen, esan beharra dago joan ohi garen bileretan sailak aldez aurretik erabakita izaten duela bukaeran nahi duena. Alferrik da modu batez esan, edo bestela esan. Nahi duten bakarra da sindikatuok administrazioari mandatari lana egitea. Negoziazioa trikimailu hutsa da.
Atxikita daukazu informazio orria.

No podemos iniciar nuestra hoja informativa sin antes aclarar que, en las reuniones a las que nos convoca, el departamento ya tiene decidido de antemano lo que va a resultar. No hay opinión que valga y lo único que pretende es que los sindicatos hagamos de correveidile de la administración. La negociación es una engañifa.
La hoja informativa va adjunta

EUSKARA: Deialdi osagarria. Ebazpena eta baimenak / Convocatoria complementaria. Resolución y concesiones

Justizia Administrazioko karrerako funtzionarientzako euskara ikasteko deialdi osagarriaren ebazpena argitaratuko da. Deialdi osagarri honek 2014/2015 ikasturteko bigarren lauhilekoa arautzen du eta karrerako funtzionarioei zuzenduta dago soilik.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabetekoa izango da.

LAN-POLTSAK: ikastaro ezinbestekoak lan egiteko / BOLSAS TRABAJO: cursos obligatorios para trabajar

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Antolaketa Judizialeko online Ikastaroaren deialdia Prestakuntza - 2015(e)ko urtarrilaren 27a
Justizia Administrazioko Zuzendaritzak lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Antolaketa Judizialeko online ikastaroa eskainiko du.

Baldintzak:

EZren pribatizazioa. Barakaldoko langileak mozioa aurkeztu dute udalean/Privatización RC. Presentan la moción en Barakaldo

Erregistro Zibilaren pribatizazioaren aurka hasi genuen kanpainaren barruan, udalek mozioak onar ditzaten jarraitzen dugu lanean. Barakaldoko langileek hedabideetan agertzea ere lortu dute mozioa udaletxean erregistratzerakoan. -Segi irakurtzen atxikitako agirian- Dentro de la campaña que iniciamos en contra de la privatización del Registro Civil, seguimos trabajando para que los ayuntamientos aprueben las mociones. Las trabajadoras y los trabajadores de Barakaldo han conseguido que los medios cubran la presentación de la moción en el registro del ayuntamiento. -Sigue leyendo en el documento adjunto-

ASTEBETEKO GUARDIAKO 8. EGUNA ETA ABENDUAREN 24 ETA 31 / 8º DÍA DE GUARDIA Y 24 Y 31 DICIEMBRE

Abenduaren 24 eta 31 guardiako 8.garren egunarekin suertatzekotan.
Atzo, berriro exijitu behar izan genion sailari honen inguruan jarrera erabaki eta langileei informatzeko.
Egote guardiako 8.garren egunean judizio azkarrak baino ez dira egiten.

DURANGON HOTZA DELA ETA / A CUENTA DEL FRÍO EN DURANGO

DURANGON HOTZA DELA ETA

Atzera ere klimatizazio arazoekin zeundetela asteartean esan zenigutenez geroztik, ahaleginak eta bi egin ditugu Justizia Administrazioko Zuzendaritzako arduradunen batek azalpenak eman diezazkigun zergatik ez duten kontu hau konpondu, agindutakoa gora behera.

Oraingoz, daukagun erantzun bakarra prebentzio teknikari batena da; hor dio agian 2015ean zehar klimatizazio sistema ordezka daitekeela. (Alboko testua)

Eusko Jaurlaritza: 9 Lan-poltsa eratzeko deialdia / GV: convocatoria para 9 bolsas de trabajo

Jaurlaritzak igande honetan bederatzi lan-poltsa deituko ditu Euskal Administrazio Publikoko behin-behineko postuak betetzeko

Eusko jaurlaritza - 2014(e)ko abenduaren 10a

Ondarroan VI. Topaketa Feministak

Alternatiba feminista: Euskal Herri osoari eta herritar guztiei begirako ekarpena

Euskal Herrirako Alternatiba Feminista eraikitzera goaz, sexuen zapalkuntza patriarkala gaindituko duen jendarte eredu berri bat sortzeko, elkarrekin, errespetuan eta aitortzatik eraiki beharko duguna. Eta hau ez da emakumeontzako alternatiba, baizik eta emakumeok Euskal Herri osoari begira mahaigaineratuko dugun alternatiba, denontzako ekarpena

BALMASEDA: LPZ aldatu dute / Han modificado la RPT

Gaurko EAOn argitaratu dute LPZren modifikazioa, epai batek aginduta (atxikita doazkizue).

Aldaketa bakarrak Balmasedako laguntzaileei eragiten diete: aitortzen zaie komunikazio-egintzak eta guardiak egiteko eskubidea, 2011ko hasierako LPZak ez bezala.

2013ko GIZARTE EKINTZA / ACCIÓN SOCIAL de 2013

Honekin batera ondokoak atxiki ditugu:

  • JAZk plazaraturiko ebazpena

  • LABek egindako informazio-orria


Adjuntamos las siguientes:

  • Resolución publicada por la DAJ

  • Hoja informativa de LAB

2013ko EPE / OEP de 2013

KUDEATZAILE KIDEGOA – BARNE SUSTAPENA

Gaurko EAOn argitaratu dituzte izendapenak eta egokitutako lanpostuak estatuko hainbat eremutan.

EAOn kontsultatu


CUERPO DE GESTIÓN – PROMOCIÓN INTERNA

Han publicado en el BOE de hoy los nombramientos y los correspondientes destinos en diferentes ámbitos del estado.

Lan-poltsak: informazio nahasia argitzea / Bolsas de trabajo: aclaración a información contradictoria

Bitarteko langileei heldu zaien informazio nahasia dela eta, LABek berriro hitz egin du Justizia Administrazioko Zuzendaritzako teknikari batekin eta honako hau esan digu:

Egun lan-poltsetan agertzen direnek ez dute zertan eskabiderik egin, ez bada datu pertsonalak edota lurralde-eremuak aldatzeko edo agiri berriak aurkezteko asmoz.

Orriak

Subscribe to JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA RSS