Subscribe to Sindikatu

2016ko EPE: oinarri komunak / OEP 2016: bases comunes

2016ko EPE: oinarri komunak

Gaurko BOEn argitaratu dute agindua (atxikitutako PDFa).

Honen ostean argitaratu behar dituzte kidego eta txanda bakoitzari dagozkien deialdiak eta gaitegiak. Ezin dugu datarik zehaztu baina pentsatzekoa da berehala izango dela. Adi egon, beraz!

OEP 2016: bases comunes

Han publicado la orden en el BOE de hoy (PDF adjunto).

Tras esto tienen que publicar las convocatorias correspondientes a cada cuerpo y turno y los temarios. No podemos concretar fechas pero es de imaginar que tiene que ser inminente. ¡Al loro, pues!

Lan Osasuna: Gasteizko epaitegiez zuzendariarekin bilera / Salud Laboral: reunión con la directora sobre juzgados de Gasteiz

BULEGO JUDIZIAL ETA FISKALA MODERNIZATZEKO

ZUZENDARIAREKIN BILERA

Astearte honetan, hilak 12, sindikatuok Bulego Judizial eta Fiskala Modernizatzeko Zuzendariak deituak izan gara, Arabako Langileen Batzordeak eskatuta. Amparo López zuzendaria ez ezik, arkitektura proiektuez arduratutako teknikaria, prebentzio teknikari bat eta Isabel Gabriel Juztizia Administrazioko Zuzendaria ere bertaratu dira. Jorratu beharreko gaiak, Gasteizko Juztizia Jauregiaren gainekoak zirenak, honakoak izan dira:

(Testu osoa atxikitutako PDFn)

Durangoko klimatizazioa / Climatización de Durango

Gaurko EHAAn hauxe argitaratu dute:

IRAGARKIA, Zerbitzu zuzendariarena, Durangoko Justizia Jauregiko klimatizazio instalazioaren berritze lanak egiteko kontratazioa lizitatzeko deialdia egiten duena.

Hori dela eta, Jusitzia Saileko hainbat karguri bidali die LABek mezua erantzun dezaten zeintzuk diren hemendik aurrera hurrengo faseak klimatizazio berria burutu arte.

ZERBITZU EGINKIZUNAK / COMISIONES DE SERVICIO

Gaur igo dute EIZUra azken deialdia. Honi atxikituta helduko zaizue.

Bi izapidegile lanpostuak dira, bata Bilbon eta bestea Gasteizen.

KONTUZ! Eskatzeko epea beste batzuetan baina laburragoa da: bihartik larunbatera, hau da, hilaren 5etik 9ra arte.

2016ko GIZARTE LAGUNTZAK / ACCIÓN SOCIAL de 2016

2016ko GIZARTE LAGUNTZA

EIZUn argitaratu dute honekin batera bidaltzen dugun deialdia.
2015 eta 2016ko gastuak hartzen ditu aurtengoak.
Azken urteotan hainbatetan kritikatu dugun eredu berdinak jarraitzen du.
Irail osoan zehar dago eskabideak aurkezteko aukera.
Interesa duenak eska diezagula deialdia.

EUSKARA: 2017/2018ko IKASTURTEA / CURSO 2017/2018

Gaur argitaratu dituzte EIZUn:

  • Onartu/ez onartuen zerrenda;
  • Behin-behineko ebazpena.

ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA:

ABUZTUAREN 17a.

Abisatu oporretan dagoen eta onartu ez duten baten bat ezagutuz gero!!!

ZERBITZU EGINKIZUNAK / COMISIONES DE SERVICIO

Honekin batera atxikitzen dugu 2017-06-21eko deialdia.

Eskabidea eskatzeko epea ekainaren 21ean hasi eta 26an, biak barne, bukatuko da.

Era batera eskabide orria ere bidaltzen dugu.


Adjuntamos la convocatoria de 21-06-2017.

El plazo de presentación de instancias abarca desde el 21 al 26 de junio, ambios días inclusive.

Asimismo enviamos modelo de solicitud.

Lakuako bilera - 2017-05-29 / Reunión de Lakua - 29-05-2017

IRAILEZ GEROZTIK BIGARREN BILERA SAILAREKIN: ETSIGARRIA!

Lakua, 2017-05-29

Gustatuko litzaigukeen oker egon bagina, baina ez, zuzen genbilen. Aurreko orri informatiboan komentatu genizuen: manera adeitsuak baina mamirik ez. Eta azkenean erakutsi diguten mamia erabat negatiboa da.

2017ko lekualdatze lehiaketa / Concurso de traslados de 2017

Lanpostu hutsak

Lakuatik jaso ditugu eskaini nahi dituzten plazak.

Akats edo ahazteren bat sumatuz gero guri jakinarazi, mesedez.

Oraingoz ez digute esan noizko aurreikusten duten lehiaketa argitaratzea.

2017/2018ko ikasturteko euskara ikastaroak / Cursos de euskera 2017/2018

2017-2018ko EUSKARA IKASTAROAK

Alegazioetan, LABek esan zuen lehendabiziko gauza izan zen eredu berria behar dugula eta horren inguruan eztabaidatzeko eskatu genuen.

Beste kontu garrantzitsua da ahalik eta gehien zabaldu behar dela euskara ikasteko aukera, beraz, ikasi ahal izateko exijitzen diren baldintzak malgutu behar ditu Justizia Sailak. Aspaldi honetan euskalgintza taldeen aldarrikapenetako bat da hizkuntza doan ikastea eta LABek bat egiten du horrekin.

Atzo, zuzendariarekin / Ayer, con la directora

NEGOZIAZIOA NOIZKO?

Atzo, maiatzak 18, Isabel Gabriel Bellido Justizia Administrazioko Zuzendariaren telefono deia jaso zuen LABek. Hauxe da sindikatu honek zuzendari berri horrekin duen lehenengo kontaktua, apirilaren 21ean izendatu zutenez geroztik.

(Testua osoa PDF formatuan)

¿PARA CUÁNDO LA NEGOZIACIÓN?

Orriak

Subscribe to JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA RSS