Gaurko boletinetan argitaratu dituzte bai oposizioa gainditu dutenen zerrenda behin betikoa, bai lanpostu eskaintza. Artxiboak honekin batera bidaltzen ditugu.
“Eskabideak hogei egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, hautaprobak gainditu dituztenen behin betiko zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita.”
Acuerdo de 8 de octubre de 2018, del Tribunal Calificador Único por el que se eleva a la autoridad competente del Ministerio de Justicia, propuesta con la relación definitiva de aprobados.
EGOERA ADMINISTRATIBOA izena duen zutabeari buruz hainbat lankidek egin dizkiguten kontsultak direla-eta, Justizia Administrazioko Zuzendaritzak honako hau jakinarazi digu: datu horiek barne kudeaketarako baino ez direla baliagarri, hortaz ez zuketela agertu beharko. Errakuntza izan omen da.
Hala ere, hitz egitea lortu dugun Lakuako langileak argitu dizkigu sigla batzuk:
SA = zerbitzu aktiboa; CR = lan-harreman amaitua; OT = bestelako egoerak.
Azken iruzkinak