Subscribe to Sindikatu

OPE PROMOCION INTERNA TRAMITACION


Barne-sustapeneko izapideetarako behin betiko gainditutakoei eskainitako plazen zerrenda/relación de plazas ofertadas a los y las aprobados definitivos de tramitación  promoción interna

ARRATSALDEKO IKUSTALDIAK / VISTAS VESPERTINAS

Atzo, irailaren 2an, Eusko Jaurlaritzak datozen egunetan egin beharreko ARRATSALDEKO IKUSTALDIei buruzko dokumentuak bidali zizkigun.

Justiziako sailburuordeak ekainaren 5eko ebazpenean ezarri zuen arratsaldeko txandarik ez dagoen bulegoetan uztailaren 31 baino lehen bete ahal izango zirela aipatutako ikustaldiak. Hala ere, epaile batzuek, beren borondatez, arratsaldean ikustaldiak egin dituzte, bai irailean, bai urrian, eta sailburuordeak erabakitakoaren aurka joan dira.

BOEn LEKUALDATZE-LEHIAKETARAKO DEIALDIA EGITEN DUEN AGINDUA/ORDEN PUBLICADA BOE CONCURSO DE TRASLADOS

Gaur argitaratu da BOEn uztailaren 28ko Agindua, lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten duena. Eskabideak aurkezteko epea:  irailaren 2ko 00:00etatik irailaren 15eko 24:00etara.

https://www.boe.es/boe/dias/2020/09/01/

2020 LEKUALDATZE LEHIAKETARAKO RESULTAK / RESULTAS CONCURSO DE TRASLADOS 2020

 

Justizia Ministerioaren webgunean argitaratutako 2020ko ohiko lekualdatze lehiaketarako Ministerioaren eta transferitutako autonomia-erkidegoen RESULTAK.

 

Publicadas en la web del Ministerio de Justicia las RESULTAS del ámbito Ministerio y comunidades autónomas transferidas para el concurso de traslados ordinario 2.020.

 

2020ko Lekualdatze-Lehiaketari buruzko informazioa / Información sobre el concurso de traslados 2020

2020KO LEKUALDATZE-LEHIAKETARI BURUZKO INFORMAZIOA:

Justizia Ministerioaren webgunean argitaratu da 2020ko lekualdatze-lehiaketarako eskabidea betetzeko moduari buruzko hurrengo informazioa. Irailaren 1ean argitaratuko da BOEn, eta eskaerak aurkezteko epea irailaren 2ko 00:00etatik irailaren 15eko 24:00etara irekiko da.

COVID-19 KASU BAIEZTATU/SUSMAGARRIETARAKO KOMUNIKAZIO PROTOKOLOA/PROTOCOLO COMUNICACIÓN CASOS CONFIRMADOS/SOSPECHOSOS COVID-19

COVID-19 KASU BAIEZTATU EDO SUSMAGARRIETARAKO KOMUNIKAZIO PROTOKOLO berri bat argitaratu da Eizun eta Intraneten, aurrekoa aldatuz. Kontaktu estutzat hartuko da 15 minutu baino gehiagoz 2 metro baino gutxiagora egon dena. Hurrengo baldintzak kendu dituzte: "Maskararik gabe, kontaktu estutzat hartzeko hiru baldintzak eman behar dira". Datuen babesari buruzko paragrafo berri bat sartu da, eta prebentzio-zerbitzuak datu horiek kontaktu estuak detektatzeko baino ez ditu erabiliko.

MUGEJUk argitaratutako COVID-19ri buruzko informazioa / Información publicada por MUGEJU respecto al COVID-19

Jakinarazten dizuegu MUGEJUk COVID-19ri buruzko informazio hau argitaratu duela bere webgunean, sintomak dituzten mutualisten edo onuradunen kasuan jarraitu beharreko jarraibideak argitzeko, edo positibo eman duten pertsonekin harreman estuan egon direnen kasuan.

https://www.mugeju.es/informacion-coronavirus

 

Prestakuntza-jarduerei buruzko Zirkularra / Circular sobre actividades formativas

Hona hemen, abuztuaren 14ko zirkularra, Justizia Administrazioko Zuzendariare-na, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko funtziona-rioen eta lan-kontratudun LANGILEEN PRESTAKUNTZA-JARDUEREI BURUZKOA.

Circular 2/2020, de 14 de agosto, de la Directora de la Administración de justicia, sobre ACTIVIDADES FORMATIVAS del personal funcionario y laboral al servicio de la Administración de Justicia en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Covid-19 kasuetarako komunikazo protokoloa/Protocolo comunicación de casos COVID-19

Hona hemen Justizia Administrazioko Zuzendaritzak egindako COVID-19 KASU BAIEZTATU EDO SUSMAGARRIETARAKO KOMUNIKAZIO PROTOKOLOA.

Aquí teneis el PROTOCOLO DE COMUNICACIÓN PARA CASOS CONFIRMADOS O SOSPECHOSOS DE COVID-19 elaborado por la Dirección de la Administración de Justicia.

IZAPIDETZEAREN HIRUGARREN ARIKETAKO GORABEHEREN AZTERKETA-TXANDA LIBREA/EXAMEN INCIDENCIAS TERCER EJERCICIO TRAMITACIÓN T.LIBRE

IZAPIDETZEAREN HIRUGARREN ARIKETAKO GORABEHEREN AZTERKETA, TXANDA LIBREA.-
2020ko abuztuaren 12a

2020-7-28ko Erabakia, Epaimahai Kalifikatzaile Bakarrarena, zeinaren bidez argitara ematen baita abuztuaren 9ko JUS/903/2019 Aginduan aurreikusitako gorabeheren azterketaren data, baita azterketara deitutako izangaiak ere. (Artxiboa eransten da).

Gorabeheren ariketa hori 2020ko irailaren 10ean izango da, 11:00etan (10:00etan Kanariar Uharteetan).

 

IZAPIDETZA–BARNE SUSTAPENEKO TXANDA-/TRAMITACIÓN PROCESAL Y ADMINISTRATIVA, ‐PROMOCIÓN INTERNA-

 

2020KO ABUZTUAREN 6KO ERABAKIA, martxoaren 21eko JUS/404/2019 aginduaren bidez deitutako izapidetze prozesal eta administratiboko kidegoan barne-sustapenaren bidez sartzeko hautaketa-proben epaimahai kalifikatzaile bakarrarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2019ko JUS/404/09ko Aginduaren bidez deitutako izapidetze prozesal eta administratiboko kidegoan barne-sustapenaren bidez sartzeko hautaketa-proben epaimahai kalifikatzaile bakarraren 2020ko uztailaren 27ko erabakia. Justizia Estatuko idazkariari aurkeztu zaio onartuen behin betiko proposamena.

LEKUALDATZE-LEHIAKETARI BURUZKO AZKEN INFORMAZIOA / ÚLTIMA INFORMACIÓN SOBRE EL CONCURSO DE TRASLADOS

LEKUALDATZE-LEHIAKETARI BURUZKO AZKEN INFORMAZIOA.-

Justizia Ministerioaren webgunean atzo argitaratutako oharraren arabera, 2020ko Justizia Administrazioko Kudeaketa, Izapidetze eta Laguntza Kidegoetako funtzionarioen arteko lekualdatze-lehiaketa arrunta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da irailaren 1ean, asteartearekin. Eskabideak aurkezteko epea 2020/09/02an hasiko da, eta amaiera 2020/09/15ean.

HAUTAKETA-PROZESUEI BURUZKO INFORMAZIOA / INFORMACIÓN SOBRE PROCESOS SELECTIVOS

HAUTAKETA-PROZESUEI BURUZKO INFORMAZIOA.-

2020ko uztailaren 31n, BOEn argitaratu ziren Laguntza Judizialeko onartuen eta baztertuen zerrendak, alegazioak aurkezteko epea 2020ko irailaren 1ean hasiko da (PDFak eransten dira). Azterketa azaroaren amaieran egitea aurreikusten da, osasun-egoerak horretarako aukera ematen badu.

behin behineko ebazpena euskerazko deialdia dela eta

Ebazpena, 2020 uztailaren 17koa, euskera-ikastaroak 2020/2021 (deialdi orokorra) onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.

Resolución de 17 de julio de 2020 relación de personas admitidas y excluidas para cursos de euskera de 2020/2021 (convocatoria general)

lab-poltzak ireki dira / se han abierto las bolsas de trabajo

Garrantzitsua da poltsetan sartzeko aukera duen edonor sartzea; une honetan lana dago. Euskara duten langileak behar dira, administrazioaren 2. HE (B2 maila baliokidea) eskatzen da laguntza judizial eta izapidegilerako, eta 3. HE (C1 maila baliokidea) kudeatzailerako eta mediku forenserako.
Jadanik, poltsetan dauden langile guztiek ez dute ezer egin behar.

Orriak

Subscribe to LAB - Justizia RSS